XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola ebazten da, beraz, eztabaida? Nola jotzen dute zientzilariek ideia berrietara, bide razional hutsik ez badago?.

Beti ere Kuhn-i jarraikiz, hau ez da Zientziaren problema, Psikologia edo Soziologiarena baino.

Edozertara, pentsatzekoa denez, gazteek, beren ideiak paradigma zaharrei hain estuki loturik ez dituztenek, errazago onartzen dituzte ideia berriak.

Zioak asko izan daitezke, dela edertasunaren indarra, harmoniarena, xehetasun matematikoarena, orokortasunarena, konsistentziarena, edo bai eta datu enpiriko berrien indarrarena ere, nola ez, baina azken hau ebazpuntu izan ezik, beste faktore soil bat bihurturik.

Hain zuzen ere, ikuspuntu honek sortu zuen erreakzio gogorrena pentsatzaile klasikoagoengan.

Azkenez, batzuk ez dute inoiz ideia berrietara joko, eta orduan urteek izango dute zeresana.

Zaharrak, eta ideia zaharretara lotuen daudenak desagertuz joango dira, gazteek beraien lekua hartuz.

Bukatzeko, esan dezagun Kuhn-ekin batera, teoria zaharra normalean ezin onar daitekeela zuzenean teoria berriaren kasu partikulartzat, sarri teoria berria onartzeko zaharra baztertu behar izaten bait da, tresna numerikoaz, metodologiaz eta filosofiaz.

Konparabide bat Hau guztiau argitzeko, adibide bat azter dezakegu laburrean, kasurako, gure mendeko iraultzetako baten sorrera, Erlatibitatearena.

Einstein-ek teoria berria gauzatzerakoan, hainbat eragingarri eduki zituen, agian txikiena Michelson eta Morley-ren experimentua izan zelarik, textuliburuak irakurririk bestela uste badaiteke ere.

Edertasunaren eta harmoniaren beharra, arlo banatuak bateratzekoa......... izatez ez bait dago argi, Michelson eta Morley-ren experimentua ezagutzen zuenik ere.

Azken batez, horregatik balitz, Ritz-ek beste soluzio baliokide bat eman zuen, baina inork ez zion garrantzirik eman, (...).